EKOLOGISTA KULTURALAK
Hizkuntzen berezitasunak maite ditugulako Itzulpen zerbitzu profesionalakGoiHata S.L. nazioarte-esparruko enpresa izanik, bere jarduera nagusiak Itzulpengintza eta Interpretaritza, eta Japonia buruzko aholkularitza dira. Gure lan-esparrua mundu osoa da, bereziki internetek mugarik ezagutzen ez duen sasoi honetan.
Jatorrizko itzultzaileak
Itzulpen munduan esperientzia handikoak diren jatorrizko itzultzaile eta interpreteez osaturiko lan-talde zabala dugu. Proiektu guztiak, soilik ama-hizkuntzara itzultzen duten jatorrizko itzultzaileek garatzen dituzte. Horrela, aurkezpen bikaina duten itzulpen ezin hobeak bermatzen ditugu.
Itzultzaile kode deontologikoa
GoiHatan etika profesionalean eta kode deontoligikoan oinarritutako arauak zorrotz betetzen ditugu. Arau hauek Goihatako itzultzaile, interpreteri, laguntzaile eta lankide guztiak bete beharra daukate.
- Konfideltzialtasun handiena - Gure profesioaren preskribatzen ez den betebeharra.
- Kalitate programa eta obekuntza iraunkorra
- Bezeroekiko leialtasuna
- Epeak zehaztasunez betetzea
- Pertsona eta ingurumenari errespetua
- Hizkuntz eta kultur ekologismoa
- Prezio lehiakorrak
- Bezeroaren azken asebetetzea
.
Goi-teknologia
Programa eta ekipamenduari dagokionez, merkatuko azken teknologia erabiltzen dugu. Mota guztietako programak ditugu zenbait hizkuntzatan (itzulpen-memoriak, terminologia-kudeatzaileak, diseinu, maketazio eta aurkezpenerako programak, etab.).
Emate-epeak
Aldez aurretik bezeroak zehaztutako epeak bete egiten dugu beti. Era berean, azkartasuna, profesionaltasuna eta erabateko konfidentzialtasuna bermatzen ditugu.
Gaurko merkatu lehiakorretan, gero eta zorrotzagoak diren gure bezeroen beharretara moldatzen gara etengabe.
GoiHata zu eta zure bezeroaren arteko zubia da, horrela, negozioetan arrakasta izateko zure enpresak izan dezakeen edozein behar linguistikori erantzuten diolarik.


